XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hutsuneak Bete ORDUAK.

Ondorengo testutxoan Anderrek egunero egiten dauanaren barri emoten jatzu.

Begiratu ondo orduak zelan idatzita dagozan: Ander egunero, goizeko zazpietan jaigiten da, aurpegia garbitu, jantzi eta gosaldu egiten dau.

Ondoren urten egiten dau etxetik, lantegira joateko.

Lantegian bederatzietatik ordu bat arte aritzen da lanean.

Ordu bata eta bostean bere lagunarekin alkartzen da eta tabernara joaten dira bazkaltzera.

Bazkaldu ondoren ordu bi t`erdiak inguruan barriz lanari ekiten deutso zazpiak arte.

Zazpiak eta laurdenetan Lupe etortzen da kotxez Anderren bila eta zinera joaten dira pelikula bat ikustera.

Gaueko hamaiketan etxeratzen da eta, apur bat afaldu ostean, hamaika t`erdietan oheratzen da.

Begiratu ondo erlojuetan dagozan orduei eta zelan idatzita dagozan gero zeuk idatzi ahal izateko.


Ordu bata eta hamar
Ordu biak laurden gitxiago
Seiak eta hogei
Zazpi t`erdiak
Orain zure txanda: